XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Malcolm Lowry (Alkoola ta elertia).

Elertiaren kondairan asko ta asko dira edatun bizi-biziak.

Olakoen artean daukagu Malcolm Lowry, Sumendipean liburuaren idazlea, alkoola ta elertia arkartzen ekiana.

Oiñazepean igaro zan bere bizitzea.

Bera il aurretik ez eban iñok aintzat artu elerti-arloan eukan benetako balioa.

Jaume OLIVES'ek.

Elertia ta alkool-zalekeria.

Idazle ospetsuen artean asko izan dira edatunak.

Gogoratu Allan Poe, Dylan Thomas, Ernest Hemingway, F. Scott Fitzgerald eta... Malcolm Lowry bera.

Zerrenda osoa egiteko izen asko eta asko aitatu bearko litzakez.

Elertiaren kondairea edatunez, edo, itz apalagoa erabilteko, mozkortiz beterik dago.

Olako batzuk buru-argiak ziran eta gogoangarri biurtu dira.

Moltzo orretara sartu bearko genduke gure idazlea, Malcolm Lowry: Sentikorra, norberaganatua, kirioz lotua, bizitzeari aurpegia emon eziñik bizi izan zana.

Bere bizitza laburra ez zan izan besterik, egunerik egunera bere burua iltea baiño, eta azkenengo unean, antza degoanez, bat batean bete eban zeregin ori.

Idazlea, edaria esku batean eta liburu bestean.